XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KAPI.- Zure ustea da ori.

TOBA.- Eztago gizonik barruan bein arra sartu ezkero botaten dakianik.

Barruan eroaten ez dabenik.

KAPI.- Enazu ezagutzen.

Ta txarrena, nik be etzaitut ezagutu.

TOBA.- Kapitan batek ibillaldi bat egin ondoren, osterako liburua sarratuta lagaten dau betiko.

KAPI.- Laga kapitanen kontuei.

TOBA.- Barcelonara juan nitzanean....

KAPI.- Nun zendun semea, nik libre ezagutu ba zindudazan, beti? Nun?.

TIBA.- Ara juan nitzanean, semearen maitasunez joan nitzan.

KAPI.- Semea lagata.

TOBA.- Ba nekien Bilbon barriro jausiko nitzala, emengo girora egiña negolako, ezagun geiegi neukalako ta barriro zirikatuko ninduelako.

KAPI.- Ta etzedun ezer esan.

Zegaitik? Atzipetu ninduzun, salduta erosi!.

TOBA.- Esan eta ukatu ba ninduzun... barriro jausteko posibilidade bat igarri neban.

Barriro kalean asteko bildurra neukan; barriro zikin tokietara joateko arriskuan ikusten nitzan... ta... (negarrez) ezin dot... laga nagizu!.

KAPI.- Zer? Len negar egin bear zendun. Esan. Jarrai.

TOBA.- Ni galduta negoan.

Barriro lengo bidera jo ezkero, ez ninduen bildurtzen biziodun gizonak.

Ez ninduen bildurtzen familiei traiziñoia eginda bizi diran gizon galduak, gaixoak.

Oraindik garbi diran gazteak bildurtzen ninduen.

Nundik jokatu ez dakien gazte barriak atzeratzen ninduen.

Ta... naiago izan neban bat bakarrari lotu.

KAPI.- Bat izorratu.

TOBA.- Enazu ulertzen.

Etzan ori nire asmoa.

Zorioneko egiteko asmo eta garretan ninduzun.

KAPI.- Engañutik ez dator zorionik.

Egiak, garratza izan da be, egiak bakarrik dakar zoriona.

Nik ez nekiala, seme bat euki zendun.

Gizon galdu baten semea.

Ta aitatasunik ez eutzun emon.

Eta diruz mututu ziñan.

Bere langille errukarrien izerdiak biziotarako eta putatarako zitun gizon nasai bateri, diru apur batzuekaitik, beste askoren antzera, segurutik, izenik ez zeuntsan loitu izan nai.

Eta niri... zuri bakarrik eskiñi nitzan oneri....

TOBA.- Ba dakit. Esan zeinkena ba dakit.

Ez jarraitu. Ixil, ixil zaite, mesedez!.

KAPI.- Ni... ixil...!. (Makurtuaz) Ixil bear... ittotasunez!.